Torturak jasan dituzten oñatiarrek euren bizipenak kontatuko dituzte bihar, Kultura etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 22a

Oñatiko Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatuta, bihar, zapatua, 11:30ean Kultura etxean torturaren gainean jardungo dute. Hain zuzen, torturak jasan dituzten oñatiarrek euren bizipenak kontatuko dituzte. Beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte.

Elkarretaratzea

Datorren egubakoitzean, urriaren 29an, 20:00etan Oñatiko plazan elkarretaratzea egingo dute euskal presoen alde. Hileko azken ostiraletan egiten dute elkarretaratzea, talde batek deituta. Oraingoan,tortura jasan duten oñatiarrak izango dira deitzaileak.

Manifestaziora joateko deia

Urriaren 30ean, zapatua, 17:30ean Donostian egingo den manifestazio nazionalera joateko deia egin dute. Manifestazioko leloa izango da: Torturarik ez! Autobusa egongo da Donostiara joateko; interesatuek izena eman beharko dute Arrano tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak