Torturak salatu dituzten oñatiarrek deitu dute 'Azken ostiraleko' elkarretaratzea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010eko urriaren 28a

Hileko azken ostiraletan egiten dute elkarretaratzea euskal presoen alde plazan, 20:00etan. Oraingoan, torturak salatu dituzten oñatiarrek deituta izango da agerraldia. Bestalde, zapatuan Donostian egingo den manifestaziora joateko autobusa jarri du Oñatiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak.

Elkarretaratzea izango da bihar, egubakoitza, 20:00etan Oñatiko plazan.

Manifestazio nazionala

Oñatiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egin du  zapatuan, urriak 30, Donostian egingo den manifestazio nazionalera joateko.
Manifestazioa 17:30ean izango da, Donostian, eta autobusa egongo da hara joateko. Autobusean joateko interesa duenak izena eman beharko du Arrano tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak