Tolosarako autobusak bete dira baina oraindik lekua dago Benidormera joateko

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ots. 1a, 14:16
Pake Lekuk antolatu ditu bi bidaia horiek. Tolosara, egun pasa joango dira aratusteetan eta Benidormera, hamar eguneko bidaia martxoan.

Bi autobus bete dira Tolosara joateko. Ez dago toki gehiago. Benidormeko bidaiarako oraindik gelditzen dira eserleku batzuk eta izena eman gura duenak Pake Lekura  joan baino ez du egin behar. Martxoaren 7tik 17ra izango da bidaia hori.
2007ko egitaraua
Bestalde, urtean zehar beste zer ekintza egingo dituzten ere pentsatu dute Pake Lekuko zuzendaritza batzordekoek. Oraindik egunak eta ekintzak zehazteke dituzte, baina hauxe da aurrerapena:

  • Apirilean, Miarritze eta Donibane Lohitzunera bidaia
  • Maiatzean, Andaluziara bidaia eta erretiratuen astea
  • Ekainean, Asturiasera bidaia
  • Uztailean, Santoñanara bidaia
  • Irailean, Tunezera bidaia
  • Urrian, Jabier eta Sos Del Rey Católicora bidaia
  • Azaroan, Bilbora irteera
  • Abenduan, Gabon inguruko eta Santomas inguruko ekitaldiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak