Teresa Diazen erakusketa inauguratuko dute gaur

Mireia Bikuña 2009ko azaroaren 13a

18:00etan zabalduko dute erakusketa kultura etxeko gelan. Hilaren 27ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik domekara 18:00etatik 20:00etara. Pastelarekin, olioarekin eta akuarelarekin egindako 30 bat lan jarri ditu.

Teresa Diaz oñatiarra orain dela hamar urte hasi zen margotzen Gasteizen Miren Gomez irakaslearekin. Ordutik natura hilak, erretratuak eta gorputz biluziak margotzen ditu. Lehen aldia da Oñatin erakusketa egiten duena. "Kezkatuta nago erakusketak izan dezakeen harreragatik", esan digu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak