Tecnun saria Txantxiku Ikastolako ikasleendako

Mireia Bikuña 2010eko martxoaren 30a

Txantxiku ikastolako batxilergoko lehen mailako ikasle Ane Castañok eta Miren Fernandezek saria irabazi dute; hain zuzen ere, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Eskolako Tecnun elkarteak antolatzen duen lehiaketako sarietako bat irabazi dute, Donostiako Ekintza eskolakoekin erdi bana. Hain zuzen ere, patinekin oinez ibili ahal izateko gurpiletan ipintzeko gomazko takoak asmatu dituzte

Gummi izeneko proiektuarekin Euskadiko Kutxako Gaztenpresak emandako saria jaso zuten zapatuan: egileendako, 500 euroko txekea Decathlonen gastatzeko, eta ikastetxearendako 250 euro kirol materiala erosteko.

Gomazko takoak

Gummi delako asmakizunak patinekin oinez ibiltzeko aukera ematen du. Goma bigunaz egindako takoak patinaren beheko aldean sartzen dira. Takoa material bigunez eginda dagoenez, gurpilaren formara egokitu eta patinetean itsatsita geratzen da.
Txantxiku ikastolako bi ikasleok egindako asmakizunarekin, aldapak igo daitezke patinekin. Gainera, patinekin ibiltzen uzten ez diguten tokietan, gomazko takoak ipinita, ez ditugu patinak kendu beharko.

2008an, beste sari bat

2008an ere Txantxiku ikastolako hiru ikaslek, Ainhoa Anduagak, Arantzazu Ugartek eta Miren Aranburuk, Tecnun saria irabazi zuten erraketendako gehigarri batekin. Hain zuzen, erraketetan tenis piloten potea eroateko gailua diseinatu zuten. 1.000 euroko txekea irabazi zuten eurendako, eta oroigarri bat ikastetxearendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak