Ugarkalde auzoko lanak bukatzeko urbanizazioa egitea falta da. Sukibideko arduradunen esanetan azken hiru hilabeteotako euriteek "atzeratu" egin dituzte urbanizazio lanak. Besteak beste, zuhaitzak landatuko dituzte eta haurrendako jolas-parkea jarriko dute. Datozen asteoetan hasiko dituzte lanak eguraldiak laguntzan badie.