Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Saskibaloiko senior mutilek partidu garrantzitsua irabazi zuten egubakitzean Zubikoa kiroldegian. Lehen zatia ondo hasi zuten eta 12-2ko partziala egin zioten. Etxekoak ez ziren urduri jarri eta ondo aukeratu zituzten saskiratzeak. Ordiziarrak hiruko bi saskiratze sartu zituzten eta partiduan sartu ziren berriro. Ordiziarrek, gainera zonakako defentsa egin zuten partidu osoan zehar. Baina atsedenaldira 40-35 heldu ziren.
Suspertu hirugarrenean
Hirugarren laurdenean ordiziarrak esnatu egin ziren eta 0-8ko partziala egin zien etxekoei. Partidua oso berdinduta zihoan ordura arte. Orduan, oñatiarrek garaipena arriskuan ikusita, zonakako defentsan jarri ziren; aipatu, etxekoek inoiz baino jaurtiketa libre gehiago huts egin zituztela. Azken laurdenean etxekoen erreakzioa etorri zen eta garaipena lortu zuten.