Suteagatik errepidea itxita Araotzerako bidean

Maider Arregi 2009ko irailaren 14a

Une honetan suhiltzaileak bertan lanean dihardute eta GI-3592 errepideko noranzkoak itxita daude sua errepideraino iristen delako. Ertzaintzak kaleratutako oharraren arabera sutea ez da handia, baina oso gune malkartsuan piztu da. Horrek suhiltzaileen lana zailtzen duela adierazi dute. Sutea 13:45ean piztu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak