Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arratsaldeko 15:30ean jaso dute suhiltzaileek abisua. Arrolamendiko malda batean sua zegoela-eta. Sutea ez da oso handia izan, baina bidetik nahiko urruti dago lekua eta arazoak izan dituzte ura bertara eramateko. Gainera, ilundu egin du eta horrek zaildu egin die lana. 19:30erako baina, itzalita zegoen sua. Dena den, gau guztian zaintzen egongo dira lekua.