Bixente Unzurrunzaga Oñatiko nekazaritza zinegotziak adierazi digunez, atzo sasiak erretzen jardun zuten toki horretan eta, itxura guztien arabera, gaurko hego haize eta beroaren eraginez ustez itzalita zegoen sua piztu egin da berriz ere.
Arratsaldeko lauak alderako suhiltzaileek kontrolpean zuten egoera eta ez du kalte pertsonalik eragin.