Surf festa, kale antzerkia eta kontzertuak Kalean'09 egitarauan

Mireia Bikuña 2009ko uztailaren 15a

Rock Privadok, Malenkoniak eta Aurora Beltranek jarriko dute musika eta Trapu Zaharrak-ek egingo du antzerkia uztailaren 30ean eta abuztuaren 28tik irailaren 5era.

Kalean'09 egitaraua hasteko Donostiako Rock Privado taldeak kontzertua egingo du hilaren 30ean San Anton plazatxoan, 20:00etan. Rock Privado taldeko kidea da Andoni Regueiro oñatiarra. En todo este tiempo diskoko kantuak eta esku artean duten bigarren diskoaren aurrerapena egingo dute.

Surf festaren III. ekitaldia

Abuztuko azken aste bukaeran zinea, antzerkia eta musika izango dira protagonista nagusiak. Abuztuaren 28an, egubakoitza, 17:00etatik aurrera askotariko zine emanaldiak egingo dituzte gaztelekuan; besteak beste, La Habanako gazteei buruzko laburmetraiak, eta Pernan Goñi oñatiarraren dokumentala eskainiko dituzte.Abuztuaren 29an surf festaren III. ekitaldia egingo dute. Sardina-jana, bideo emanaldiak eta musika izango dira nagusi San Anton plazatxoan, 18:00etan.
Bestalde, Trapu Zaharrak taldeak Lehiaketa antzezlana aterako du kalera abuztuaren 30ean. Azkenik irailaren 5ean Malenkonia oñatiarrek Hegazkada dakar ekaitza disko berria aurkeztuko du Atzeko kaleko jaietan Aurora Beltranen laguntzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak