Sufrituta, baina merezitako garaipena eskuratu zuen Aloñak

Mireia Bikuña 2007ko abe. 9a, 20:17
Bigarren zatiko une batzuetan sarrera itsusiak izan zituen lehia izan arren, Aloñak mendean hartu zuen Hernani. Hortaz, oñatiarrak bosgarren dira sailkapenean hamalau jardunaldi jokatu ondoren, 23 punturekin. Halaber, galdu barik bosgarren partidua jarraian jokatu zuen.

Gola, berehala

Partiduko ordu laurdena bete orduko egin zuen Aloñak lehen gola: Jon Igartuak erdiratutako baloia Axier Ugartek errematatu zuen. Sei minutu beranduago, etxeko taldeak abantaila handitu zuen Roberto Idigorasek egindako golari esker. Bi gol atzetik egonda Hernanik aurrera egin zuen gola egiteko asmoz, eta ordu erdia bete orduko, 27. minutuan, Jabi Gomezek egin zuen gola. Emaitza harekin joan ziren bi taldeak aldagelara.

Sarrera itsusiak

Bigarren zatiaren hasieran bi taldeak oso gogotsu irten ziren zelaira golen bat egiteko asmoz, eta biek ala biek, aukera oso garbiak izan zituzten.
Bada, Aloña izan zen hirugarrena egin zuena, 65. minutuan, Xabi Caminoren bitartez. Segituan, Hernanik bi aukera oso garbiak izan zituen, baina, Aloñako atezain Iñigok geldiketa onak egin zituen. Bada, Hernanik, hirugarren aukeran ez zuen hutsik egin, eta Mingok bigarren gola egin zuen. Handik aurrera partidua nahastu eta gogortu egin zen. Bada, Idigorasek laugarren egin zuen etxekoendako.
Partidua erabakita zegoenean, txartelen txanda iritsi zen. Lehia amaitzear zegoela, Hernaniko Arkaitz jokalariak txartel gorria ikusi zuen, eta Caminok eta Astigarragak, horia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak