Zubikoa kiroldegian spinningeko hastapen ikastaroa emango dute urtarrileko martitzenetan eta eguenetan, doan; hain zuzen ere, 12an, 19an, eta 26an 19:45ean; eta 26an, eta 28an 09:15ean. Interesatuek kiroldegian eman beharko dute izena hilaren 11 baino lehen. Ikastaroa spinninga ezagutzen ez duten pertsonendako da.
Helburuak
Bizikletan posizio egokia lortzea; oinarrizko teknika menderatzea; musika erritmo ezberdinen jarraipena egitea; eta ohitura osasuntsuekin trebatzea dira ikastaroaren helburu nagusiak. Hastapen ikastaroa egiten dutenek, kiroldegian martxan dauden taldetan izena emateko aukera izango dute.
Pilatesa
Bestalde, pilatesaren oinarriak erakusteko ikastaroa egingo dute hilaren 19an, 21ean, 26an eta 28an 09:15ean eta 17:15etan; eta, 13an, 20an, eta 27an 20:15ean.