Spinning eta pilates hasiera ikastaroak urtarrilean

Mireia Bikuña 2010ko urt. 7a, 10:49
Interesatuek hilaren 11 baino lehen eman behar dute izena Zubikoa kiroldegian.

Zubikoa kiroldegian spinningeko hasiera ikastaroa emango dute urtarrileko martitzenetan eta eguenetan, doan; hain zuzen ere, 12an, 19an eta 26an, 19:45ean; eta 26an eta 28an, 09:15ean. Interesatuek kiroldegian eman beharko dute izena hilaren 11 baino lehen. Ikastaroa spinninga ezagutzen ez dutenendako da.

Helburuak

Bizikletan posizio egokia lortzea; oinarrizko teknika menderatzea; musika erritmo ezberdinen jarraipena egitea; eta ohitura osasuntsuekin trebatzea dira ikastaroaren helburu nagusiak. Hasiera ikastaroa egiten dutenek kiroldegian martxan dauden taldeetan izena emateko aukera izango dute.

Pilatesa

Bestalde, pilatesaren oinarriak erakusteko ikastaroa egingo dute hilaren 19an, 21ean, 26an eta 28an 09:15ean eta 17:15etan; eta 13an, 20an, eta 27an 20:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak