Gimnazioko bizikleta-ikastaroa egingo dute zapatuan Zubikoa kiroldegian. Ikastaroa euskaraz egingo dute eta lehen mailako monitore agiria lortzeko balio du. Bi txandatan egingo dute ikastaroa: goizean (09:30etik 13:30era) eta arratsaldean (15:30etik 19:30era).
Prezioa
Ikastaroa edonork egin dezake. Bi prezio daude: Debarroko kirol zerbitzuetako bazkideendako, 55 euro eta besteendako, 65 euro. Informazio gehiago herriko kirol etxean dute.