Soroslea egongo da Usakon hilaren 15etik irailaren 15era

Mireia Bikuña 2009ko uzt. 6a, 18:57
Igeriketa Lantzen S.L-ko kideek emango dute sorosle zerbitzua Usakon. Bainu denboraldia hilaren 15ean hasiko dute, eta abuztuaren 31ra arte sorosle zerbitzua eskainiko dute astelehenetik domekara arte 11:00etatik 20:00etara. Era berean, hilaren 15era arte eta irailaren 1etik 15era zerbitzua eskainiko du Igeriketa Lantzen S.L enpresak baina ordutegi laburragoarekin; hain justu ere, 14:30etik 20:00etara.

Zerbitzu berriak apurtuta

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren agindua betetzeko, hainbat egokitzapen lan egin zituen Udalak iaz. Sorosle zerbitzua jartzeaz gain, iturria, dutxak eta soroslearendako aldagela eta komuna egokitu zituen, besteak beste. Orduko lanak Construcciones Ugarte enpresak egin zituen 66.000 euroren truke.
Baina, iaz Udalak egindako lanak, eta erabiltzaile gehienek goraipatu zituzten berrikuntzak txikitu egin dituzte behin eta berriz.
Aurreko asteko osoko bilkuran salatu egin zuten Usakoko zerbitzuen kontra egindako erasoa. "Legea betetzeko ahalegina egin genuen iaz, eta Usakora doazen oñatiarrei eta Debagoienetik datozen herritarrei zerbitzu onena emateko inbertsioa egin genuen. Baina, badirudi batzuei ez zitzaiela gustatu", esan zuten.
Gaineratu zuten, egun guztoak bizi dugun krisi egoerak arriskua jar dezakeela Usakon bainatzeko dagoen baimena. " Herritarron dirua zertan gastatu badugu; hortaz, ezin gara behin eta berriz Usakoko txikizioak konpontzen ibili. Jarritako zerbitzuak errespetu ezean, guztia kendu eta bainua debekatzeko erabakia hartu beharko dugu".

Salaketak ipini

Txikizioak geldiarazteko helburuz dei berezia egiten die udalbatzak Usakoko erabiltzaileei eta Zañartutik paseatzen ibiltzen direnei: "Norbait Usakoko zerbitzuak apurtzen ikusiz gero, salaketa egitera animatu gura ditugu herritarrak. Guztion artean zaindu behar dugu Usako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak