Sistema informatikoa aldatzen duten bitartean, bazkide txartela erakutsi beharko da kiroldegian

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 10a

Zubikoa kiroldegiko sistema informatikoan hobekuntza lanak egiten dihardute; besteak beste, kiroldegira sartzeko kontrol sistema aldatuko dute. Horregatik guztiagatik, kiroldegira sartzeko tornuak ezingo dira erabili martxoaren 16ra arte. Bitartean, bazkideek txartela erakutsi beharko dute

Bestalde, tornuak erabilgarri jartzen diren egunetik aurrera bazkide guztiek bulegotik pasa beharko dute hatz-marka berritzera. Hatz-markak berrituko dituzte, hilaren 16an, 18an, 23an, 25ean eta 27an 08:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; hilaren 17an, 24an eta 26an 08:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara; eta hilaren 28an, 09:00etatik 12:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak