Ezker Abertzaleak prentsaren aurrean salatu du ezker abertzaleko kide eta udal ordezkari ohi batek anbulantziek izaten duten moduko sirena bat, ohar bat eta bi kartutxo etxean jaso izana. Abuztuaren 30ean jaso zituen.
Ezker Abertzalearen esanetan ez da lehen aldia horrelakoak gertatu direla Oñatin, baita pertsona berari ere, eta prentsa aurrekoarekin, "gertaera salatu eta herriari jakinarazi gura" izan du ezker abertzaleak, "mehatxu hauek egiten dituztenak ez direlako umekerietan ibiltzen". "Guk beti erabili dugun arma bakarra hitza izan da", esan du Marijo Altubek ezker abertzalearen izenean. Bergarako epaitegian salaketa jarriko du ezker abertzaleak eta hilaren 26ko osoko bilkuran, gertaerari buruzuko iritzia eskatuko dio alderdi politiko bakoitzari.