10 mila biztanletik gora ditu Oñatik, eta 1.300 ume inguru bizi dira. Bertako osasun etxean ez daukate larrialdi zerbitzurik, eta orain urte batzuk ere eskaera bera egin arren oraindik zerbitzu barik jarraitzen dute. Hala, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortzietara dago zabalik osasun etxea, baina hortik aurrera Debagoieneko ospitalera jo behar dute, Arrasatera. Horren aurrean sinadurak batzen hasi dira orain.
Pediatra barik
Bestalde, pediatra bakarra daukate Oñatin, eta orain bera ere ez dago. Pediatraren hutsunea betetzeko medikuntza orokorreko medikua jarri diete, eta guraso asko haserre dira. Horren guztiaren aurrean Argiloain Perosterena oñatiarrak sinadura bilketa jarri du abian: "Egunotan ume asko daude gaixo Oñatin eta Debagoieneko ospitalera bidali gaituzte batzuk; han, ostera, haserre dabiltza lan asko pilatzen zaielako", azaldu digu. Hasi besterik ez du egin ekimena, baina dagoeneko 100 sinaduratik gora batu ditu.
Eskaerak OsakidetzaraUdalak bere aldetik ahal den zerbitzurik onena izatea Oñatik gura du, eta alde horretatik babesa emango dio ekimenari. Bestalde, osasun etxeko zuzendari den Ayechu medikuaren esanetan eskaintzen duten zerbitzua ona da, baina ulertzen ditu herritarren kexak. Hala ere, osasun etxean ezin dute ezer egin, eta eskaerok Osakidetzara bideratu beharko dituzte.