Euskal presoen sakabanaketak 20 urte bete ditu eta presoen eskubideak errespetatzearen aldeko sinadurak batuko dituzte zapatuan, apirilak 25. Plazako frontoian jarriko dute horretarako mahaia, 12:00etan, hiru puntu hauen inguruko konpromisoa hartzeko eskatzeko:
- Euskal Presoak Euskal Herrira, eskubide guztien jabe
- Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten Euskal presoak etxera orain
- Zigorra beteta duten Euskal presoak etxera orain