Show Businessekin, rock gogorra nagusi gaztelekuan

Txomin Madina Milikua 2010ko api. 17a, 22:45

'Eter del demonio' izan zen lehen abisua, 'Pozoindutako hitzak' aldiz, abisuaren konfirmazioa: rock gogorra, zaratatsua da Show Business talde oñatiarraren espezialitatea, eta argi geratu zen hori egubakoitzean herritarren artean egindako aurkezpenean.

Atzo arratsaldean Ona tabernan han bildutako lagun eta zaleei diskoa aurkeztuta, azken hilabeteotako lanaren fruitua erakutsi zuten gauean, gaztelekuan bildutako 150 ikusleren aurrean eskainitako kontzertuan.

Gonbidatuak eta sua

Sharon Stoner talde gonbidatuak hasi zuen gaua Queens of the Stone Age boskotearen bertsioak joaz eta ondoren, gaueko protagonistak irten ziren, Show Business. Disko berriko abestiak jo zituzten gehienbat, baita aurreko laneko batzuk ere. Gluecifer talde norvegiarraren doinu baten bertsioa ere eskaini zuten.

Sorpresak iragarri zituzten egubakoitzerako kontzerturako, eta hitza bete zuten; une batez bi sugarrek gazteleku iluna argitu zuten-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak