Sei udaltzain lanpostuetako bat eskuratzeko eskaerak otsailaren 2ra arte

Mireia Bikuña 2009ko urt. 16a, 11:54
Deialdia abenduaren 17an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta urtarrilaren 13an Estatuko Aldizkarian. Eskaerak udal bulegoetan aurkez daitezke.

BTP gidabaimena

Funtzionario izaera duten lanpostuetara aurkeztu ahal izateko bete beharreko baldintzak dira: 18 eta 32 urte artekoa izatea; eskola graduatua, lehen mailako Lanbide Heziketa edo titulu baliokidea izatea; eta gizonezkoek 1,65 metroko garaiera izan beharko dute gutxienez, eta emakumeek 1,60 metro. Hautagaiek bestalde, B motako gidabaimena  edo baliokidea eta ibilgailu bereziak gidatzeko BTP baimena egiaztatu beharko dute.

Bost froga

Hautagairik aproposena aukeratzeko bost azterketa egingodituzte. Lehena ariketa teorikoa izango da. Bigarren hizkuntza eskakizuna egiaztatzen ez duten hautagaiek euskarazko azterketa egin beharko dute. Hirugarrena gaitasun fisikoa neurtzeko azterketa izango da. Ariketa praktikoa eta jarrera proba izango dira laugarren eta bosgarren frogak.
Azterketa guztiak bukatuta, lehiaketa fasea egingo dute: hain zuzen ere, norberak duen esperientzia baloratuko dute.

12 hilabeteko praktikak

Lanpostua eskuratzen dutenek prestakuntza ikastaroa egingo dute, eta ondoren 12 hilabeteko praktika aldia. Azken horiek gainditzen duten hautagaiek karrerako funtzionario izaera jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak