Urrezko ezteiak egingo dituzten lau, oñatiarrak dira: Nikolas Zumalde frantziskotarra, Jose Luis Santakruz eta Jose Luis Galdos agustindarrak eta Jose Mª Murua apaiza. Bestalde, David Irusta agustindar bizkaitarrak eta Sabino Zuazabeitia aretxabaltar apaizak urte asko daramatzate Oñatin. Ospatzeko, meza eta luntxa egingo dute parrokian 12:00etan.