Erabaki hori hartu du Udalak, Guardia Zibilak egindako eskaera aintzat hartuta.
Horren harira, zehaztu barik dagoen ordutegi baten zirkulazioa moztu egingo dute tarte horretan. Horretarako pibot hidraulikoak jarriko dituzte kanposantuko igoeraren hasieran –biribilgune ondoan –. Lanok egiteko atzo eta gaur igoera moztuta dago.
Gauetan beste bide batzuk
Aurreko asteko eguenean eta egubakaoitzean errepidea moztu egin zuten ordu batzuetan zuloak egiteko, eta pibot hidraulikoak jartzeko. Lanak bukatu ondoren debeku berria indarrean jarriko dute, baina oraindik ez dute ordutegia zehaztu. Kuartelaren ondoko igoera itxita dagoen orduetan, beste bide batzuk erabili beharko dituzte gidariek errepidera irteteko edo kanposantura joateko. Besteak beste, Ramon Irizar kaletik, Ibarra aldera hartu eta saihesbidera irten daitezke. Handik Arrasate, Legazpi, kanposantu eta Zañartu aldera hartud dezakete. Bestela, Otadui Zuhaiztiko irteera har dezakete.