Segurtasun neurriak Olatera bidean

Asier Alkorta 2010ko uzt. 16a, 14:20
Oñatiko Olate auzoan paseoan ibiltzen direnei zuzenduta, udalak panel informatibo bi jarriko ditu jendeak arropa islatzaileak eraman ditzan. Joseba Guridi auzo alkateak eraman du proposamena udaletxera, zerbait larria gertatu aurretik neurriak hartzeko eskatuz.

Zirkulazioak Olate auzoan paseoan dabiltzanei eragin ez diezaioten, arropa islatzaileak erabiltzeko eskatuko du udalak bi panel informatiboren bidez. Arduradunen hitzetan, garrantzitsua izango da kartelei kasu egitea istripu edo sustorik egon ez dadin.

Era honetako kartelik ez dago diseinatuta orain artean, hortaz udalak enpresa espezializatu bati eskatu dio hauek diseina ditzan. Udalak aurrera atera duen ekimen hau, aurretik Garagaltzako auzotarrek egindako eskaera baten haritik dator. Eta orokorrean erabiltzaileek ongi hartu dute proposamena.

Horretaz gain, Garagaltzako auzotarrek beste proposamen batzuk ere helarazi zizkien udaletxeari, hauek aintzat hartu dituztenak. Alde batetik, Etxeberrialdeko biribilgunetik gora dagoen zubi gaineko bidegurutzean ikuspena hobetzeko zuhaixkak kenduko dituzte. Eta hortaz gain, zubi parean ispilua ere jarriko dute kontrako noranzkoan datorrena ikusteko. 

Azkenik, hilerrira joateko errepidean abiadura moteltzeko elementuak jarriko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak