"Konpetentzia handia eta oso izen ezagunak egon dira aurten eta izendatuta egotearekin soilik, pozik geunden". Hala laburtzen du Iñigo Arregik Espainiako Zinema Akademiak urteko lan onenak saritzeko egiten dituen Goya sarietan sentitutakoa. Beste 30 lanen artean aukeratu zuten Lucio filma dokumental onenen artean eta oñatiarrak dio 'aukeratua izatea nahikoa izan' dela.