San Migel Txiki jaietarako kontzertu borobila antolatu dute

Maider Arregi 2009ko apirilaren 21a

Oñatiko San Migel Txiki jaiak maiatzaren 8tik 10era bitartean ospatuko dira. Aurten ere maiatzaren 8rako, barikurako, kontzertu borobila antolatu dute. San Antongo plazatxoan zuzenean arituko dira Sharon Stoner oñatiarrak. Azken lana aurkeztuko dute, '13 taupada'. Baina txantxikuekin batera, zuzenean izango dira Des-Kontrol eta Jukebox talde arrasatearrak. Kontzertua 23:00etan hasiko da. Hemen duzue egitarau osoa:

Maiatzak 8, egubakoitza
 

Alberto Arregiren omenezko futbol txapelketaren finalak.

18:00etan  Nesken finala. 

19:00etan  Mutilen finala. 

19:00etan etxafuego jaurtiketarekin hasiera emango zaie aurtengo jaiei.

19:00etan Txorimaloak auzoko kalean zehar trikitilariak lagunduta.

19:00etan  Ardo eta gazta dastatzea txozna gunean.

20:00etan KEBAB postua txosna gunean.

23:00etan ROCK KONTZERTUAK: 

        • Des-kontrol.

        • Sharon Stoner.

        • Jukebox.


Maiatzak 9 , zapatua
 

9:30ean  Itxaflero jaurtiketa. 

12:00etan Umeentzako marrazki lehiaketa.

12:00etan  Auzoko elkarteetan salda eta txorixo dastatzea. 

16:30ean HAUR PARKEA: Puzgarriak,… unibertsitate aurrean. 

19:00etan Taloak, txorixo eta sagardoa txosna gunean.

19:30ean  Herri kirol erakustaldia: 

        • Harri jasotzen: Joseba Estolaza.

        • Haizkolaria: Ernesto Ezpeleta, “Bihurri”.

        • Haizkolaria: Odei Ezpeleta, “Bihurri”.

        • Haizkolaria: Joxe Iñazio Flores.

 

23:00etan  Erromeria EGAN taldeak alaiturik. 

 

Maiatzak 10, domeka

9:30ean  etxafuego jaurtiketa. 

12:00etan Auzoko hildakoen aldeko meza. 

14:30ean  Auzoko emakumeen bazkaria. 

16:30ean  Mus txapelketa.

19:00etan Oñatz dantza taldeko gaztetxoek eskeinitako dantzak. 

19:30ean Oñatiko bertso eskolako bertsolariak solasean.

21:00ak  Afari merienda kalean gabiltzan guztiontzat.

22:00etan miren, Agur eta Gorkaren eskutik musika emanaldia.

00:00ak Zozketarekin eta etxafuego jaurtiketarekin amaiera emango zaie aurtengo jaiei.

Sharon Stoner - 3000bira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak