San Migel jaien bigarren txanpa aste bukaeran

Maider Arregi 2007ko urr. 3a, 13:39
Zapatuan, urriaren 6an, baserritarrez eta astelehenean, urriaren 8an, mozorroz jantziko dira Oñatiko kaleak. Aste bukaera gainera, ekintzez gainezka dator, hemen egitarau zabala:

Egubakoitzean, urriak 5ean, 20:00etan, txosna gunean rock kontzertua: Astopitoak, Manifa, Karkaba, Triskantza eta Klavo Oxidado taldeekin. 22:30ean, bertso jaialdia Zubikoa kiroldegian Jon Maia, Amets Arzallus, Joxe Agirre, Sustrai Colina, Igor Elortza eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin.


Zapatuan, urriak 6an, Herri Eguna ospatuko da. Bertan, barazki, fruta, ganadu eta sagardo azokak izango dira. 14:30ean, herri bazkaria kiroldegian. 18:00etan, herri kirolak plazan. 17:00etan Txortimes Elektrotxaranga txosna gunean. 19:30ean, omenaldia herriko preso eta iheslari politikoei. Ondoren manifestazioa egingo da. 19:30ean, ere, salbea parrokian. 22:30ean, pilota partiduak eta 23:00etan, Erdizka Lauetan taldearekin dantzaldia. Txosna gunean, berriz, Tapia eta Leturia trikitilariekin erromeria eta dantzan egiteko aukera.

Domekan, urriaren 7an, Etxaluzen haur jolas parkea goiz eta arratsaldez. 11:00etan, Elkarmeza Nagusia. 12:00etan, Musika Bandarekin kalejira. 18:30ean, Scura Splats taldearen ikuskizuna. 19:00etan tortilla lehiaketa txosnetan. 20:30ean, balkoitik balkoirako bertso saioa Paia anaiekin. 23:00etan, suzko erruberak. 23:30ean, dantzaldia. 23:30ean bikoizketa zinematografikoa txosna gunean.

Errosaixo bixamon eguna

Koadrilen mozorro erakustaldia egongo da. 09:30ean, poni, bigantxa eta sokamuturra. Eguerdian paella jana txosnetan. 17:00etan herriko taldeen bertsio kontzertua. 16:30ean, poni, bigantxa eta sokamuturra. 19:00etan, Djamboree Batukadaren kalejira. 23:00etan, Eganekin erromeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak