San Migel eta Errosario jaiek 161.000 euroko aurrekontua dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ira. 13a, 15:54
Jaien 4.500 egitarau argitaratu eta banatu dituzte.

Aurtengo San Migel eta Errosario jaiek 161.000 euroko aurrekontua dute. Kopuru horren zati bat Nekazarien Elkarteari ematen dio Udalak Herri Eguna antolatzeko eta beste kopuru bat txosna batzordeari euren egitaraua lotzen laguntzeko. Adin eta gustu guztietako ekitaldiak prestatu dituztela dio German Meabebasterretxea kultura teknikariak. "Aurten saiatu gara kale ikuskizunen aldeko apustua egiten, hiruzpalau orduko emanaldiek gero eta arrakasta gutxiago dute-eta".
Bestalde, jaien 4.500 egitarau argitaratu eta banatu ditu kultura sailak, Kontzejupetik aldizkariak beste. Aste honetan banatu dituzte egitarau horiek etxez etxe. Egitarauak 52 orrialde ditu eta koloretan dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak