San Migel errota, turismo bulegoan ikusgai. BIDEOA

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko otsailaren 5a

Turismo eskaintza zabala duen herria da Oñati. Unibertsitatea, parrokia, Arantzazu edo Arrikrutz, eskaintza horretako izarrak dira. Baina, badaude beste elementu batzuk, hain ezagunak izan ez arren, balio historiko handia dutenak. Horietako bat, turismo bulegoan bertan dagoen San Migel errota da. Hamabosgarren mendekoa da Oñatiko San Migel errota. Garai batean Oñatiko San Migel monasterioaren jaun-ondasunen zati zen errota; eta, nekazariek, errota erabiltzearen truke hamarrena ordaindu behar izaten zioten kondeari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak