San Miel Txiki jaiak, arrakastatsuak eta jendetsuak

Iker Barandiaran 2009ko maiatzaren 11

Behingoz eguraldiak errespetatu zituen Oñatiko kale zaharrenaren ospakizunak, San Miel Txiki jaiak; hala, tarteka euria izan zuten arren, ekitaldi guztiekin aurrera egin zuten.

Egitarau potoloa antolatu zuten eta berrikuntzak ere izan zituzten, jendearen gustukoak izan zirenak.

Des-kontrol eta Egan

Egubakoitzeko kontzertuak ikusle asko izan zituen, eta berandura arte jarraitu zituzten Des-Kontrol, Sharon Stoner eta Jukebox taldeen doinuak. Zapatuan, berriz, horiek baino txikiagoek eta baita nagusienek ere dantza egin zuten atseden hartu barik; horren erruduna Egan taldea izan zen. Izugarrizko giroa ipini zuten dantzaldian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak