San Martingo etxe tasatuetako izenematea zabalik dago

Mireia Bikuña 2009ko ira. 18a, 14:22
San Martin auzoko 20. zenbakian egiten diharduten 12 etxe tasatuak erosi ahal izateko izenematea zabalik dute. Interesatuek hilaren 25era arte eman dezakete izena udal hirigintza zerbitzuan, 09:00etatik 14:00etara arte.

Etxea erosi gura dutenek, urtean 21.000 eta 57.750 euro arteko diru-sarrerak egiaztatu beharko dituzte. Gainera, etxeko titular kide izango diren guztien sarrerak hartuko dituzte kontuan, iazko errenta aitorpenaren arabera. Zozketa egiterakoan Oñatin bizi direnek lehentasuna izango dute, Oñatin erroldatua egotea derrigorra ez den arren.

Lau kupo

San Martineko etxe tasatuen zozketan lau kupo berezituko dituzte: mugikortasun urria dutenen kupoa (etxe bakarra), familia ugariena (hiru logelako bi etxe), Etxebideko zerrendan lau urte baino gehiago izena emanda dutenena (bi etxe), eta kupo orokorrarena (zazpi etxe).

Logela bakarreko etxeak

Ugarkalde 11. eta 12. zenbakietan dauden logela bakarreko babes ofizialeko etxeetarako izenematea zabalik dute. Zozketa berezia egingo dute, eta etxe barik geratzen direnek kupo orokorreko zozketan parte hartuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak