San Martin auzoa 20 zenbakiko 12 etxebizitza tasatu zozketatuko dituzte bihar, azaroak 4.
Guztira 47 eskatzaile daude, horietatik 13 lau urtetan daude Etxebiden apuntatuta, eta kupo horretako zozketan sartuko dira; 2 etxebizitza zozketatuko dituzte kupo horretan daudenen artean. Beste 10 etxebizitzak kupo orokorrean sartuko dituzte.