San Martineko zubia eta bidea zabaldu egingo dituzte

Mireia Bikuña 2009ko otsailaren 26a

San Martin zubitik Murgia auzora doan bidean lanak egiten hasi dira. Alkateak esan digunez zubia eta bidea zabaldu egingo dituzte. Zubiaren eskuinetara zeuden etxeak bota egin dituzte, eta hondeatzailea lurra mugitzen hasi da.

Murgia auzora doan bidea bi zatitan zabalduko dute. San Martin zubitik zaharren egoitzarainoko bidea eskuin aldetik zabalduko dute, argazkian ikusten den moduan. Handik gora ezkerretik zabalduko dute bidea. Alegia, San Martineko etxeak egiten diharduten tokitik. Gainera, espaloia zabaldu eta bidegorria egokituko dute.
Oraingoz ez dute bidea moztu, baina tarte horretan kontu handiz gidatzeko gomendioa egin dute udal arduradunek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak