San Martineko eta Kasablankako etxeen zozketarako zerrendak ikusgai

Mireia Bikuña 2009ko uzt. 22a, 14:12
Santa Ana antzokiko beiratean jarri dute ikusgai San Martineko eta Kasablankako babes ofizialeko etxeen zozketarako zerrenda abuztuaren 10era arte. Etxebidek emandako zerrendari alegazioak egin gura diotenek udal bulegoetatik pasa beharko dute. Guztira 409 izen daude.

Zerrenda hori erabiliko dute irailean egingo dituzten zozketatan; hain zuzen ere, San Martin auzoko 11 eta 12 zenbakietako 32 etxeetarako, eta Kasablanka iparreko 12 etxeetarako. Bietan lau kupo berezituko dituzte: ezinduena (bi etxe), famialia ugariena (bi etxe), lau urtez baino gehiagoz Etxebiden izena emanda dutenena (bi etxe) eta orokorra. Dena den, uztaileko osoko bilkuran onartu zenaren arabera, San Martineko etxeeen zozketan sei etxe zozketatuko dituzte lau urtez baino gehiagoz Etxebiden izena emanda dutenen artean.
Bi zozketetarako deialdiak Gipuzkoako Aldizkarian kaleratu zituzten hilaren 17an.
Oraindik ez dituzte zozketarako egunak zehaztu, baina udal arduradunen asmoa da iraileko lehen hamabostaldian egitea. Urtea amaitu aurretik egin gura dituzte Ugarkaldeko eta San Martineko beste etxe batzuen zozketak.

Alegazioak aurkezteko epea

Bestalde, hilaren 17ko Aldizkari Ofizialean kaleratu zituzten San Martin auzoko 9.,10. eta 18. zenbakietako babes ofizialeko etxeetarako, eta San Martin auzoko 20. zenbakiko etxe tasatuetarako baldintzak. Guztira, 56 etxe zozketatuko dituzte.
Gipuzkoako Aldizkarian kaleratutako bi deialdiak jendaurrean jarriko dituzte 30 eguneko epean, eta alegazioak edo iradokizunak egin daitezke abuztuaren 24ra arte.Erreklamazioak egiteko eta informazioa eskatzeko udal bulegoetara joan beharko dute interesatuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak