San Martineko eta Kasablankako etxeen zozketak hilaren 16an egingo dituzte

Mireia Bikuña 2009ko ira. 6a, 15:33
Kasablanka iparreko eta San Martineko babes ofizialeko etxeak zozketatuko dituzte hilaren 16an, kiroldegian, 18:00etan. Hain zuzen ere, Otaduy Zuhaiztia 62 zenbakiko 12 etxe zozketatuko dituzte eta San Martin auzoko 11. eta 12. zenbakietan 32 etxe. Behin betiko onar duten Etxebideko zerrendan 408 izen jaso dituzte. Behin betiko zerrenda ikusgai jarri dute Santa Ana antzokiko beiratean.

Logela bakarrako etxeak

Bestalde, Ugarkalde auzoko 11. eta 12. zenbakietan egiten diharduten 40 etxeak urri erdi aldera zozketatuko dituzte. Guztira, 40 etxebizitza daude, eta horietatik zortzi logela bakarrekoak dira. Zozketa egiteko Etxebideko zerrenda erabiliko dute, baina logela bakarreko etxeetarako zozketa berezia egingo dute. Interesa dutenek izena udal bulegoetan eman beharko dute zozketa eguna baino lehen.
Logela bakarreko zozketan etxe barik geratzen direnak, kupo orokorrean izango dute aukera berria.
Ugarkaldeko etxeen zozketan zorterik ez dutenek San Martineko etxeen zozketara itxaron beharko dute. Oraindik ez dute datarik ipini, baina urtea bukatu aurretik egin gura dute. Hain zuzen ere, San Martin auzoko 9., 10. eta 18. zenbakietan babes ofizialeko 44 etxebizitza zozketatuko dituzte.

Etxe tasatuetarako izenak

San Martin auzoko 20. zenbakian egiten diharduten 12 etxe tasatuetarako zozketa egunik ez dute ipini, baina izenemate epea zabaldu dute dagoeneko. Interesa dutenek dokumentu guztiak udal bulegoetan aurkeztu beharko dituzte hilaren 10etik 25era.
Aurkeztu beharreko dokumentuen artean 2008ko Errenta Aitorpena dago. Interesatuen diru sarrerak 21.000 eta 57.750 euro artekoak izan beharko dute. Gainerakoak ez dituzte onartuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak