San Martin egoitza eraberritua inauguratu dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2006ko abe. 14a, 10:41
Atzo, eguaztena, izan zen inaugurazioa. Joxe Joan Gonzalez de Txabarri diputatu nagusia, Oñatiko alkate Lourdes Idoiaga, zentroko zuzendari Sor Maite Izagirre eta Foru Aldundiko eta Udaleko gizarte zerbitzuetako beste arduradun asko izan ziren Oñatin.

Zentroko 3. eta 4. solairuak egokitu dira. Gela guztietako komunak, altzariak eta leihoak berritu dira . Halaber, unitate psikogeriatriko bat sortu da.


Orain behar konplexuak dituzten pertsonendako 83 plaza eskaintzen ditu.

Inbertsioa

Zentroa egokitzeko egin den inbertsioa 1.462.000 eurokoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 800.000 euro ordaindu ditu. Hau da, kopuru osoaren %54a

Gaurko ekitaldiarekin 15 hilabetez luzatu den lan prozesua amaitzen da. Eraberritze lana faseka egin da, erabiltzaileen eguneroko bizitzan ahalik eta gutxien oztopatzeko

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak