San Martin aldeko etxebizitzen proiektua hastera doa. Gaur ipini dute lehen harria, eta urrian bertan hasiko dira makinaria eta garabiak lanean. Guztira 306 etxebizitza eraikiko dira; 196 babes ofizialekoak, 11 tasatuak eta 99 promozio librekoak. Hauek guztiak 18 bloketan banatuta.Proiektuan lanean ibiliko diren eragileak Sanmartinberri eta Sanmartinalde-Italde izango dira. Proiektuaren %70a egongo da Sanmartinberriren baitan eta gainontzeko %30a Sanmartinalde-Italderen baitan. Lehenengo fasea oraintxe hasiko da eta Sanmartinberri enpresak egingo ditu lanok. Etxebizitzak pribatuak eta publikoak izango dira baina adjudikazio lanak udalak egingo ditu Etxebideko zerrendez baliatuz.
Lehen faseko lanak
Lehenengo fase honetan egingo dira 45 babestutako etxebizitza eta promozio libreko 32. Babes ofizialeko 45 etxebizitza hauek hiru bloketan banatuko dira eta beraz, bloke bakoitzak 15 etxebizitza izango ditu. Promozio librekoak ostera, 32 etxebizitza izango dira eta bi bloketan banatuta egongo direnez, bloke bakoitzak 16 bizitegi izango ditu.
Lehen fasean guztira, babes ofizialeko etxeak eta promozio librekoak kontutan hartuta, 77 etxebizitza egingo dira. Horietatik 45, babes ofizialekoak direnak hain zuzen ere, urte a bukatu baino lehen zozketatuko dituzte.