Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Lorentzo auzoko jaiak abuztuaren 3tik 10 era bitartean ospatuko dira. Egitarau zabala antolatu dute. Kontzertuez gain, urteroko meza edota bertso saioak ez dira faltako. Hemen egitaraua:
Abuztuak 3, egubakoitza
16:00etan: Jaiei hasiera emango zaie etxafuego jaurtiketarekin.
16.00etan: haurrentzako jolas aprkea
16:30etan: MTB Trabesia
Iluntze partea animatzeko, txikiteoa trikitilariez alaituta. Bertaratutako haurrentzako txorimaloak izango dira.
22:30ean: Motorsex, Sexty Sexers, Bitz, eta talde sorpresa
Txokolatada
Abuztuak 4, zapatua
12:30ean trikipoteoa auzoko tabernatan
16:30ean: San Lorentzo jaietako XIV. Mus Txapelketa, ETEO-ko Tabernan. Izen ematea ETEO-ko Tabernan egin beharko da 16:00ak aurretik.
Arratsaldeko 19,00-tan: Oñatiko Bertso Eskolako Bertsolariak eta Trikitilariekin alaituko dute arratsaldea. Hurbildutako guztiei hirugixarra eta txorixoa banatuko zaie, eta pultza egiteko ardo edo sagardoa. Bertaratutako haurrentzako txorimaloak izango dira.
Gaueko 22:30etan: Erromeria Oihergi taldearekin.
Txokolatada
"Jolasak" Norbere gaitasunen arabera era batekoak edo bestekoak lirateke
Abuztuak 5, domeka
12:00etan: Meza auzoko ermitan, auzoko hildakoen alde.
Meza ondoren: Trikitilari eta bertsolarien saioa. Bertsolariak Iturriaga eta Mendiluze izango dira. Gai-jartzailea: Oñatiko bertso eskola
14:30ean: Auzo bazkaria Larrain-Gain Elkartean. Bazkalostean bertsolariak Laja eta Narbaiza trikitilarien eskutik
Abuztuak 9, eguena
Arratsaldeko 8-retan: Salbea auzoko ermitan.
Abuztuak 10, egubakoitza
12:00etan: Meza nagusia auzoko ermitan.
Meza ondoren luntxa izango da Larrain-Gain Elkartean.