Aurten ere ospatu dute San Kristobal eguna. Ohiturari jarraituz, San Kristobal jaso dute hainbat lagunek Olabarrietan duen etxetxotik; ibilgailu baten atzeko aldean sartu dute eta dozena bat autok santuarekin batera egin zuten Olabarrietatik plazarako bidea. Auto denak zituzten loreak jarrita. Parrokian meza izan zuten, 19:30ean, eta autoak bedeindazioa egin ostean Txopekua jatetxean afaldu zuten gidariek.