San Juan sua Olaitturrin

Maider Arregi 2007ko ekainaren 22a

Olaitturrin piztuko dute aurten ere San Juan sua, Laixanek antolatuta. Ohiturak agintzen duen moduan, San Juan bezperan izango da, zapatuan, 22:30ean. Ordurako, egurra pilatuta izango dute antolatzaileek. Sua piztu ostean, Oñatz dantza taldekoek dantza egingo dute suaren inguruan. Iluntzean, 19:30ean, Batukada taldeak herriko kaleak girotuko ditu.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak