San Isidro jaiak ospatuko dituzte Kasablankan

Maider Arregi 2010eko maiatzaren 13a

Maiatzaren 14tik 16ra bitartera jai giroan murgilduko da Oñatiko Kasablanka auzoa. Makina bat ekintza antolatu dute San Isidro jaiak ospatzeko. Jarraian duzue egitarau zabala:

 

Maiatzak 14, barikua

18:00   Txupinazoa eta poteo herrikoia. Lore eskaintza Santuari bere ermitan. Isidrotxo basurdearen jaitsiera menditik   

18:30 txorimaloak eta kalejira Musika Eskolarekin.        

22:30  Rock metal jaialdia:  Black river, Methev, Dark code 

Maiatzak 15, zapatua

12:00 etxafuegoak eta haur jolasak: auzoari buruzko marrazki tailerra, zinta lasterketa bizikletarekin -norberak bizikleta ekar dezala etxetik-.

13:30 Poteo herrikoia 

16:00 gezi jaurtiketa tailerra

16:30 futbolin txapelketa

17:30 haur jolasak: aurpegiak margotzeko tailerra            

18:30 txorimaloak eta kalejira Jose Gardokirekin    

19:00 poteo herrikoia eta pulpo dastaketa

21:00 auzo afaria Jose Gardokik girotuta

22:30 erromeria soinu-jotzailearekin eta DJ saioa

Maiatzak 16, domeka
 

11:30 mezarako deia etxafuegoekin

 

12:00 San Isidroko meza nagusia. 

12:30 kalejira Oñatiko Musika Eskolako ikasleekin          

13:00 Bertso jaialdia eta sagardo dastaketa

14:00 luntxa auzotarrendako eta erromeria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak