San Frantzisko Borjakoaren Madalenako egonaldiaren gaineko liburua argitaratu dute

Goiena 2010ko uzt. 22a, 18:45
Aurten, 2010eko urriaren 28an, San Frantzisko Borjakoaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena beteko da. Gandian, Valentzian, jaio arren, Oñatiko Santxolopeztegiko Madalena ermitan bizi izan zen 1.551 eta 1.552 bitartean. Hori ospatzeko, gaur, Madalena egunean, auzotarrek San Frantzisko Borjakoak Oñatiko egonaldiaren gaineko liburuxka kaleratu dute.

XVI. mendean garrantzia handia izan zuen San Frantzisko Borjakoak, besteak beste, Gandiako laugarren dukea, Lombayko lehenengo markesa, Kataluniako erregeorde ohi eta Karlos V.ren ministroa ere izan baitzen.

Karlos V.aren emaztea, Portugaleko Isabel hil egin zenean, "ez dut zerbitzatuko nik hil dakidakeen jaunik" esaldia esan omen zuen eta hor erabaki zuen Jesusen Konpainian sartzea. 1551. urtean Oñatin apaiz egin zen eta, seguruenik liburuaren idazleak esaten duenez, Madalenako elizan eman zuen bere lehenengo meza. San Frantziskoren debozioa piztu zuen ekintzarengatik, bere erretratuetan Portugaleko Isabelen garezurrarekin agertzen da.  

Arrastoak ermitan

Oñatin, San Frantzisko Borjakoaren arrastoak nabarmenak dira, batez ere Santxolopeztegi auzoko Madalena ermitan. Ermitan, besteak beste, bere txilina, bere logelako txiseilua eta bere hiru irudi daude.  

Liburuaren 500 ale kaleratu dituzte auzotarrek. Batzuk auzotarren artean banatuko dituzte eta sobratzen direnak saltzen jarriko dituzte Oñatiko turismo bulegoan eta Txokolaterixan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak