Saltzaileak ere pozik Oñatiko zuhaitz egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko ots. 15a, 20:21
Natur eskolak antolatuta, zuhaitz landare eta loreen sei mintegi egon dira herriko plazan.

Oñatiko Natur eskolak antolatuta, zuhaitz eguna egin dute herriko plazan. Euskal Herri osotik etorritako zuhaitz landare eta loreen sei mintegik hartu dute parte. Herritarrek ere harrera ona egin diote azoka berezi horri eta bat baino gehiago joan dira etxera zuhaitz landareak besartean edo loreak eskuetan zituztela. Saltzaileak ere pozik bueltatu dira etxera, salmenta ona egin ei dute eta.

Sei mintegi
Guztira sei mintegi etorri dira Oñatira: Zaldibarko bi, Areitio eta Belar, Tafallado El Montañés, Oñatiko Idigoras eta Goierriko Arakama anaiak. Zaldibarko Belar minegiak eta Goierriko Arakama anaiek, adibidez, zuhaitz landareak dituzte gehienbat. "Goizeko zortzietarako bi furgoneta plaza erdian zeuden dagoeneko. Baserritarrak lehen orduan etortzen dira, zuhaitz landareak erosi eta egunean bertan landatzeko. Presarik ez zutenak beranduago agertu dira, eguerdiaren bueltan, gehienak", dio Natur eskolako Miren Lide Zumaldek.

Urtero antolatzen du Natur eskolak zuhaitz eguna. Baita bihar, astelehena, hasten den Ingurumen astea ere. Domeka bitartean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, tartean saguzarrari eta klimari buruzko hitzaldiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak