Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi debagoiendar izango dira datorren zapatuan Oñatiko frontoian jokatuko diren 26. San Migel txapelketako finaletan. Gazte mailan Juaristik –Azkoitia– eta Rezustak Azpeitiko Landa eta Aizpururen aurka jokatuko dute; nagusitan, ostera, Abadiño eta Galdakaoko Uriarte eta Kantxok Mendizabal eta Linzoainen –Eugi– aurka jokatuko dute. Finalak 22:30ean hasiko dira. Zapatuko finalerdietan 22-21 irabazi zuten Juaristi eta Rezustak; eta, 22-17 irabazi zuten Mendizabal eta Linzoainek.