Kooperatiba oñatiarrarekin harremanetan jarrita, baieztatu digute Realaren eskaintza jaso dutela, baina gezurtatu dute, gaur egunkari batek dakarren bezala, akordioaren iraupenari eta kopuruei buruzko erabakirik zapatu hau baino lehen hartuko dutenik; guztiz kontrakoa, Ulmatik adierazi digute ez dutela ezer erabakiko zapatuko batzar orokorra baino lehen.