Aukerak bi taldeeendako
Etxekoek bi hegaletatik egin zituzten jokaldiak eta gol aukerak izan zituzten. Horietako batean epaileak irundarren aldeko penaltia adierazi zuen, lehen zatia amaitzeko hiru minutu falta zirenean, baina Oier Zabaleta oñatiarren atezainak geldiketa bikaina egin zuen.
Bigarren zatian, Zubiaren mutilak gehiago izan ziren, eta etxekoen hegaletako jokoa ederki gelditu zuten. Aloñak aukera pare bat izan zituen, baina azkenean husnako markagailuarekin amaitu zen partidua eta Aloñak puntu bat ekarri zuen etxera; kontuan izanda datorren astean Mondraren aurka etxean galdu duen Hondarribiaren bisita izango dutela Azkoagainen, puntu garrantzitsua. Bide batez txartelegatik zigortuta zegoen Igartua jokalaria jokatzeko prest egongo da datorren astean. Amaitzeko esan, Maiztegi eta Palacios jokalariak lesionatu egin zirela. Lehenak, zuntz haustura izan zuen eta luzerako izango du, bigarrenak, berriz, buruan kolpea hartuta utzi behar izan zuen zelaia.