Punk-rock, country eta rock and roll doinuak entzun ahal izan ziren zapatuan Gaztelekuan

Miren Arregi Amasorrain 2008ko aza. 9a, 20:49
Deadstring Brothers estatubatuarrak izan ziren gaueko izarra, country estiloa oinarri; Norman taldeak ere, txukun bete zuen lana, pun-rocka eskainiz. Gaztelekuan batutako jendeak gustura ikusi zituen talde biak.

Norman eta Deadstring Brothers; bi talde, bi jatorri, eta musika egiteko bi estilo desberdin. Zapatu gauean Oñatiko Gaztelekuan bildu zirenek gustura entzun zituzten Eibar eta Ondarroa aldetik datorren Norman taldearen punk-rock eta Deadstring Brothers estatubatuarren country-rock doinuak.
punk-rocka euskaraz
Eibar eta Ondarroa aldetik egin zuten gurera bisita Norman taldekoek. Danbaka lehiaketako talde sailkatuetako batek, euren maila erakusteko aukera izan zuen eta ez zuen hutsik egin. Punk-rocka landuz, erritmo aldaketekin, ikusleak baloratu zuen euren lana.


Estatubatuarren lan bikaina
Deadstring Brothers taldeak, maisutasunez, Ingalaterrako zein Ameriketako 60ko eta 70eko kutsua ekarri zuen Oñatira. Johnny Cash edota Hank Williams abeslarien erro countryak eta taldearen jatorrizko Detroit hiriko kutsu eta melodiek –Gram Parsons edota The Band taldeen eragina nabari da euren abestietan– dantzan ipini zituen gaztelekuan batutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak