Osoko bilkuran aurkeztuko duten mozioak hiru puntu nagusi ditu: alde batetik, gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak berehala askatzeko eskaera egiten dute; beste alde batetik, biziarteko zigorra ezartzeko neurriak bertan behera utzi ditzatela gura dute; eta azkenik, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea eskatuko dute, sakabanaketa eta bakartze politikaren bukatzeko.