Presoen Eskubideen aldeko sinadura bilketa aurkeztu dute

Maider Arregi 2009ko apirilaren 27a

Oñatiar talde handia elkartu zen zapatua, hilak 25, herriko pilotalekuan. Aurten 20 urte bete berri duen euskal presoen kontrako dispertsioa salatu zuten eta presoen eskubideen aldeko sinadura bilketa aurkeztu zuten. Hala, batutakoek honako puntuen gaineko konpromisoa hartu zuten: Euskal presoak, Euskal Herrira; gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak etxera; eta zigorra beteta duten euskal presoak etxera. Datozen egunetan herrian sinadurak batzen hasiko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak